Ver Arrigorriaga Institutua en un mapa más grande





The above was originally published February 24, 2011 at http://arrigorriagaikt.blogspot.com/2011/02/dokumentuen-orrialde-zenbaketa-word-en.html
external image MS_Word_2.png
Azken boladan irakasle batzuek Word dokumentu batean zelan zenbatu daitezkeen orrialdeak 4. edo 5. orrialdetik aurrera galdetzen didate. Seguruenik izango da Oposaketarako aurkeztu behar dituzten unitate didaktikoengatik.

Demagun dokumentu bat zenbatu nahi dugula 5.orrialdetik aurrera, ,baina orri hau zenbatu behar dugu 1.orria bezala, eta hortik aurrera hurrengoak: 2. , 3. ,..... , eta aurreko 4 orrialdeak zenbatu gabe utzi nahi dugula.





Prozesua ondorengoa izango litzateke:

1. Kokatzen dugu kurtsorea 4. orrialdean (saguz klikatzen dugu 4.orrialdeko edozein posizioan). Goiko menuetan , "Insertar" --> "Salto" klikatu

external image 24-02-2011+17-47-23.png

2 . Ateratzen den leihoan, "Página siguiente" hautatu eta "Aceptar" klikatu. Honekin 2 sekzio edo atal egiten ditugu dokumentuan.

external image 24-02-2011+17-48-26.png
3. Kurtsorea 5. orrialdean egonda. Goiko menuetan , "Ver" --> "Encabezado y pie de página" aukeratzen dugu.

external image 24-02-2011+17-49-17.png


4. Ateratzen den leihoan gauza batzuk egin behar ditugu :
  • Desmarkatu "Vincular al anterior". ikonoan klikatuz (berez, hautatuta agertuko da)
external image 24-02-2011+17-52-16.png
  • Gero, klikatu "Formato del número de página" eta bertan markatu "Iniciar en" eta ipini "1"
external image 24-02-2011+18-04-56.png




external image 24-02-2011+17-50-06.png

  • Azkenik, klikatu "Insertar número de página" ikonoan eta ¡voila! badago.


external image 24-02-2011+17-50-40.png

external image 2839339846984694865-3149370307787063432?l=arrigorriagaikt.blogspot.com